Benetako aholkularitza
Enemásenen erakundeen informazio-kontakizuna eraikitzen dugu, haien informazioa albiste bihurtuz eta nortasunarekin eta helburu korporatiboarekin bat datorren mezua beren komunikazio-ekosistema osoaren bidez helaraziz.
Komunikazio talde eta prentsa kabinete boutique bat gara: talde txikia, baina bizia. Komunikazioan inplikatutako alderdien beharrak ezagutzen ditugu, eta, horregatik, elkarguneak aurkitzen ditugu eta erakundeei balioa ematen dieten konponbideak eskaintzen ditugu. Fantasiarik eta itxurarik gabe. Sendoak eta errealak.
Tamaina guztietako erakundeekin batera lan egiten dugu, arrakastarako bidea bizkortu nahi duten startupekin eta reputazioa eraikitzen jarraitu nahi duten konpainia sendoekin.

Enemásenen estrategiak diseinatzen ditugu lan egiten dugun erakundeak entzunak izan daitezen eta beren interes-eremuan nahi duten posizionamendua lor dezaten. Lan-saio partekatuetan honako arlo hauek jorratzen ditugu:
- Erakundearen komunikazioaren egungo egoera eta haren gaitasuna aztertzea, hainbat tresnaren bidez
- Komunikazioaren eta harreman publikoen arloko helburuak zehaztea
- Interes-taldeak, funtsezko mezuak eta komunikazio-bideak identifikatzea
- Erakundearen edukien mapa
- Bozeramaile-lanak egingo dituzten pertsonak izendatzea

Prentsa-kabinetea funtsezko ardatza da erakunde baten komunikazio korporatibo globalaren estrategiaren barruan; izan ere, prentsan modu organikoan agertzeak ospea eta posizionamendua ematen ditu, bere tamaina edozein delarik. enemásenen, prentsa-kabinetea modu estrategikoan lantzen dugu, eta gure proposamenak enpresa bakoitzaren errealitatera egokitzen ditugu:
- Gai bakoitzerako berri bilaka daitezkeen ikuspegiak bilatzen ditugu
- Kasu bakoitzerako prentsa-kabineteko tresnarik egokiena definitzen dugu: prentsa-oharra, prentsaurrekoa, elkarrizketak, topaketa pertsonalak, etab.
- Informazio-materialak idazten ditugu
- Modu aktiboan kudeatzen dugu komunikabideekiko harremana
- Bezero bakoitzarentzako informazio-aukerak identifikatzen ditugu
- Markaren jarraipena egiten dugu hedabideetan, eta egindako ekintzen emaitza baloratzen dugu
- Branded content egiten dugu mezuak eta edukiak funtsezko komunikabideetan kokatzeko

Neurrira egindako media-training saioak diseinatzen ditugu. Beren konpainiaren bozeramaile gisa jarduten duten pertsonak trebatzen ditugu kontatu nahi dutena kontatzeko gai izan daitezen eta mezu korporatiboa behar bezala helaraz dezaten komunikabideekin nahiz bestelako ekitaldi publikoetan ematen den topaketa bakoitzean. Enpresa berria zara eta inbertitzaileekin bilera bat izateko prestatu behar duzu? Gure saioak egokitzen ditugu honekin laguntzeko. Saioetan, besteak beste, gai hauek jorratzen ditugu:
- Komunikabideen funtzionamendu-dinamikak eta beharrak
- Bozeramailearen figurak erakundeetan duen garrantzia
- Modu praktikoan entrenatzen ditugu informazio-hedabideen bidez mezu eraginkorrak komunikatzeko trebetasunak, bereziki egoera konprometituetan, kazetariekin elkarrizketak simulatuz edo audio-klipak grabatuz
- Rol hori betetzeko landu beharreko dikzio, tonu, adierazpen edo jarrera-alderdiak identifikatzen ditugu

Enpresen komunikazio-ekosistema osorako edukiak definitu eta lantzen ditugu, erakundearen ahots-tonua eta mezuaren koherentzia zainduz.
- Enpresek hainbat komunikazio-kanal eta euskarrien bidez duten komunikatzeko modua berrikusten eta aztertzen dugu
- Argitalpen korporatiboak idatzi eta maketatzen ditugu, hala nola aurkezpenak, txostenak edo memoriak
- Ikus-entzunezko komunikazio-piezak sortu, gidoitu eta ekoizten ditugu
- Konpainien online ingurunerako edukia zehaztu eta sortzen dugu: webgunea, sare sozialak edo newsletterra

Gero eta maizago kokatzen da barne-publikoa erakundeetako lehen publiko gisa, hor hasten baita ospe korporatiboa eraikitzen.
- Kultura korporatiboa eta barne-kohesioa indartzera bideratutako komunikazio-estrategiak diseinatzen ditugu, baita talentua erakartzera eta atxikitzera bideratutakoak ere
- Barne-komunikazioko euskarrietarako edukiak egiten ditugu
- Taldeak eraikitzeko ekitaldiak eta jarduerak antolatzen ditugu

Erakundeei aurrea hartzen eta balizko krisi-egoera baterako prest egoten laguntzen diegu; izan ere, konpainien ospea babesteaz ari garenean, hobe da aurrea hartzea sendatzea baino.
- Gai hau bake garaian jorratzearen garrantziari buruzko sentsibilizazio tailerrak egiten ditugu
- Krisi-plan praktikoak eta errealistak sortzen ditugu erakundeekin batera
- Krisi-bozeramailetzaz arduratzen den pertsonari prestakuntza ematen diogu, bere garaian bere zereginari aurre egiteko gai izan dadin
- Unea iritsita, konpainiei laguntzen diegu krisiaren kudeaketan

Talde bat gara
Erredakzioetan, erakunde eta enpresetako komunikazio sailetan eta komunikazio eta harreman publikoetako agentzietan lan egin dugu. Lanbidearen ikuspegi bera dugu, eta horrek talde bihurtzen gaitu: gure bezeroena, hazten ari diren startupak izan edo egitura konplexuagoak dituzten enpresak izan. Lan bakoitzean, begirada propioa eta aditua eskaintzen dugu, hurbila eta zintzoa. Zerbait argi ikusten ez badugu, esan egingo dugu. Gure bezeroen ospea jokoan dago. Eta gurea ere bai.
Nora Garay
Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua, DeustuZuzendari Bazkidea
Nagore García
de Vicuña
Informazio Zientzietan lizentziatua, UPV-EHUZuzendari Bazkidea
Nagore Olkoz Aldaregia
Informazio Zientzietan lizentziatua, UPV-EHUAholkularia
[javascript protected email address]
El blog de #lasenes.
Caso de éxito GUUK: Cómo salir en medios con una estrategia de comunicación corporativa creativa
¿Cómo construir una estrategia de comunicación que trascendiera su oferta de telefonía? Ese es el reto que nos planteó la compañía de telecomunicaciones GUUK, a la que tenemos la suerte de acompañar desde sus inicios, y que hoy abordamos en una nueva entrega de la sección Casos de éxito de #lasenes.
¿Cómo construir una estrategia de comunicación que trascendiera su oferta de telefonía? Ese es el reto que nos planteó la compañía de telecomunicaciones GUUK, a la que tenemos la suerte de acompañar desde sus inicios, y que hoy abordamos en una nueva entrega de la sección Casos de éxito de #lasenes.
Bezeroak
- Aclima
- Aspegi
- Bankoa
- Basqueland
- Basque Trade & Investment
- BBK Fundazioa
- Bilbao Metrópoli 30
- Bois et Fer
- Cámara de Gipuzkoa
- Cybertzaintza
- Egiluze Taldea
- Ekintza Ikastola
- Elkano Fundazioa
- Enrike Solinis & Euskalbarrokensemble
- Emakumeekin
- Emaús Fundazioa
- Esergui-AVIA
- Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
- EVE
- Fagor Ederlan
- Fagor Electrónica
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Guuk
- Haizea Grupo WEC
- Heineken
- Ihobe
- Ikerlan
- Innobasque
- Iratxe Las Hayas
- Kevo
- LagunAro, EPSV
- Olarain Colegio Mayor SL
- Naru Intelligence
- Niessen
- Ternua Group
- Rebel Tickets
- Scott & Irwin
- Serifalaris
- Versia
- Zorroaga Fundazioa
